|
|
|
E U S K A L S U K A L D A R I T Z A R E N T R A D I Z I O
A
|
Ongi
etorri gure Txakolí jatetxera :
Bertan,
tradizioa eta sukaldaritza berria eskutik helduta
doaz gure sutegietan. |
|
|
 |
| Gure
instalazioetan zaudenean, adiskidetasunaz eta une
ezin hobeez hitz egiten digun garaira eramaten zaitugu.
Edozein ospakizunetarako leku paregabea. |
|
|
|
Ongi
etorri koktela
|
|
Kokapena
:
Bilboko eremu tradizional eta ederrenetakoan dago kokatuta,
Artxanda mendian, hain zuzen ere. Gure jatetxearen kokapena
zoragarria da eta Bizkaiko hiriburuko ikuspegi paregabeak
miretsi daitezke bertatik. Era berean, gure baserrien
itxura duen eraikin sendoa denez, txoko lasaia bezain
atsegina da edozein bazkalosterako, enpresa zein familia
arteko gertaeretan.
Historia :
Jatetxe
moduan noiz ireki zen zehatz-mehatz ez jakin arren,
1897an eraiki zen Artxanda mendian artzain eta mendizaleentzako
aterpetxe txikia. Urteak joan, urteak etorri, jatetxe
ospetsu eta entzutetsu bihurtu zen Bilbo hiribilduan.
Bilboko Kasino zaharra eraiki zenean, behin betiko finkatu
zen jatetxe moduan, 20ko hamarkadan. Izan ere, ohiko
elkargunea zen garai hartako elkarte bilbotarrarentzat,
euren ustez, Txakolí jatetxea leku paregabea zelako
euren bilerak egiteko.
Guda Zibilaren amaieran, lehergailu batek eraikinaren
zati bat eta Kasino zaharra hondatu zituen. Berreraiki
eta handiagotu ondoren, gaur egun ezagutzen dugun eraikina
izan zen emaitza. Txakolí jatetxeak inguruabarrei aurre
egin die eta egunez egun hobetu da, bizi behar izan
dituen garaien arabera.
|
|
Gure Filosofia :
Guretzat
kalitatea da garrantzitsuena. Hori dela eta, Txakolí
jatetxeak bertoko arrain freskoena eta haragi urtsuenak
aukeratzen ditu. Izan ere, ahogozo zorrotzenen elkargune
saihestezina da. Gaur egun, inoiz baino gehiago, oso
nabaria da kontsumitzen ditugun produktuen kalitateak
kezkatu egiten gaituela, gure bezeroen eskakizun eta
ezagutza maila kontuan hartuta. Horren ondorioz, merkatuko
produktu onenak bilatzea dugu helburu nagusi, merezi
duzun bezala iritsi daitezen zure mahaira.
|
|
Gure Instalazioak :
Edukiera
desberdineko hiru areto ditugu, zuk proposatutako premietara
egokitzeko. Horiek horrela, oturuntza jendetsuena zein
afari lasaiena egiteko leku aproposa eskaintzen dizugu,
bai eta ezkontzak, bataioak zein jaunartzeak eta bilerak,
biltzarrak zein enpresa bazkariak egiteko lekua ere.
|
|
Erreserbetarako
telefonoa: 94 445 50 15 |
|